Xagu Studios

Prentsa-kita

Ace Academy hedabideentzat

Material hau guztia libreki erabil dezakezu artikulu, kritika eta bideoetan. Elkarrizketak edo proba-gakoak eskatzeko, idatzi info@xagustudios.net helbidera.

Deskargatu prentsa-kita (ZIP)

JPG, 23 MB: logotipoak, artea, hiru hizkuntzetako pantaila-argazkiak eta fitxa teknikoa. PNG konprimitu gabea behar duzu? Kit osoa (57 MB).

Fitxa teknikoa
EstudioaXagu Studios (Euskal Herria)
GeneroaKirol-kudeaketa · tenis-simulazioa
ModuaJokalari bakarra
ArgitalpenaAndroid: 2026ko urriaren 6a · Steam: 2026ko urriaren 26a
PlataformakAndroid, Windows (Microsoft Store eta Steam). iPhone eta iPad, geroago.
PrezioaAndroid: doan, aukerako Ace Academy Pro-rekin (7,99 €, ordainketa bakarra). PC: 19,99 €, joko barruko erosketarik gabe.
HizkuntzakEuskara, gaztelania eta ingelesa
Laburpen laburra

Ace Academy tenis manager bat da, eta bertan akademia bat zuzentzen duzu: 13 urteko gazteak fitxatzen dituzu haien goia ezagutu gabe, eta denboraldiz denboraldi prestatzen dituzu Grand Slam bat irabazteko.

Laburpen luzea

Jokalaria akademia txiki batekin hasten da: pista gutxi, entrenatzaile pare bat eta kontu oso estuak. Denboraldi bakoitzak 52 aste ditu eta tenisaren egutegia jarraitzen du, junior eta profesional zirkuituekin eta benetako ranking-aren txandako puntu-banaketa berarekin. Partidak telebistako kamerarekin ikusten dira, eta pilotak modu desberdinean jokatzen du gainazal bakoitzean. Androiden doan jokatzen da eta erosten den ezerk ez du kirol-abantailarik ematen; PCan, ordainketa bakarreko joko osoa da.

Gako nagusiak
  • Fitxaketa bakoitzaren potentziala tarte gisa ikusten da, inoiz ez zifra zehatz gisa.
  • 52 asteko denboraldiak lau gainazaletan, junior eta profesional zirkuituekin.
  • 4.000 tenislari simulatu eta 3Dn modelatutako 520 aurpegi.
  • Gainazalaren arabera aldatzen den pilota-fisika.
  • Ordainduta irabazterik ez, eta osorik euskaraz.
Irudiak

Artea eta pantaila-argazkiak

Egin klik irudi batean tamaina osoan irekitzeko. Bereizmen handiko bertsioak ZIPean daude.

Arte nagusia
Arte nagusia
Akademiaren hasiera
Akademiaren hasiera
Promesen bilaketa
Promesen bilaketa
Partida buztin-pistan
Partida buztin-pistan
Akademiaren campusa
Akademiaren campusa
Harrobia
Harrobia
Ikasle baten fitxa
Ikasle baten fitxa
Denboraldiko egutegia
Denboraldiko egutegia
Entrenamendu-plana
Entrenamendu-plana

Itzuli jokoaren orrira