Kontaktua
Hemen ez dituzu izarrak fitxatzen, zuk egiten dituzu. 13 urteko gazteak aukeratzen dituzu, noraino iritsiko diren jakin gabe, eta astero erabakitzen duzu nola entrenatu, zein txapelketa jokatu eta noiz atseden hartu.
Urriaren 26an aterako da Steamen. Gorde zure nahien zerrendan
Trailer ofiziala YouTuben

Zure bilatzaileek 50 herrialde baino gehiago zeharkatzen dituzte 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilen bila. Ez dizute zifra zehatzik ematen, tarte bat baizik: top 10ean amai dezake edo bidean gera daiteke.

Ikasle bakoitzak 20 ezaugarri ditu, teknikan, fisikoan eta buruan banatuta. Asteko saioak banatzen dituzu, nekea zaintzen duzu eta indarrak gordetzen dituzu hitzordu handirako.


Partidak telebistan bezala ikusten dira eta pilotak gainazalari erantzuten dio: buztinean gora egin eta moteltzen da, belarrean labaindu. Zuk taktika prestatzen duzu aurretik eta ikusten duzu ea funtzionatzen duen.

Pistak eta egoitzak eraikitzen dituzu, entrenatzaileak kontratatzen, babesleak bilatzen eta kuotak eta bekak finkatzen. Kontuak ateratzen ez badira, pistan nabarituko da.









Osorik jokatu dezakezu ordaindu gabe. Erosten denak iragarkiak edo itxaronaldiak kentzen ditu, inoiz ez kirol-abantailarik.
0 €
7,99 €, behin bakarrik
19,99 €
Doako deskarga eta aukerako Pro hobekuntza. Mugikorrean edo tabletan horizontalean jokatzeko.
DeskargatuiOSerako bertsioa prestatzen ari gara.
BideanEuskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez joka dezakezu.
Ace Academy Xagu Studios-en jokoa da, Live Cycling Manager eta Live Rally Manager egin dituen euskal estudioarena. Kirol-kudeaketako jokoak egiten ditugu, eta euskaraz ere argitaratzen ditugu.
Androiden doan deskargatzen da eta osorik joka daiteke. Iragarkiak eta itxaronaldiak kendu nahi badituzu, Ace Academy Pro-k 7,99 € balio du behin bakarrik. PCan (Microsoft Store eta Steam) bertsio osoak 19,99 € balio du.
Ez. Ezein erosketak ez ditu zure jokalariak hobetzen, ezta ranking-puntuak ematen ere.
Androiden, Windowsen Microsoft Storen bidez eta Steamen urriaren 26tik aurrera. iPhone eta iPaderako bertsioa ez dago oraindik eskuragarri.
Bai. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez joka daiteke.
Ez, denak asmatuak dira. Benetako tenisaren antzekoak dira 52 asteko egutegia, lau gainazalak eta txandako puntu-banaketa.
Prentsa-kitean bereizmen handiko pantaila-argazkiak, logotipoak, fitxa teknikoa eta norekin harremanetan jarri dituzu.